Sorkuntza kolektiboari bizia ematen diogu

01. Gu

Ibilian dabilen tandema gara.

2003. urtean ekin genion.

Gaur sorkuntza kolektiboan sinesten dugu, eraldaketarako motor gisa.

Eskarmentua, ilusioa eta irekitasuna uztartuz. 

Konfiantzaz, tentuz eta profesionaltasunez, elkarrekin sortzea gustuko dugu.

 

02. Egiten duguna

Talde-lana sustatzen laguntzen dugu elkarrekin hausnartzeko, parte hartzea ahalbidetzeko edota elkarrekin egitasmoak sortzeko.

  • Diseinua

    Talde-lana zehazten laguntzeko  tailerrak, topaketak, hausnarketak, plangintzak, talde-diagnosiak, arazo-miaketak... irudikatzen ditugu. Arretaz entzun eta behatzen dugu, beharra ondo jasotze aldera.

    Erronka partekatu bat definituz, gure egiten dugu. Irudimena eta sormena lagun. Ondoren ibilbidea eta eman beharreko urratsak zehaztu eta marrazteko. Ahalik eta ikuspuntu zabalenarekin.

  • Fazilitazioa

    Konfiantzazko espazioak sortuz erakunde, talde eta pertsonek garatu nahi dituzten prozesuetan haien bidelagun izaten gara.

    Presente egonez. Arlo desberdinetan dugun ezagutzari esker -  talde-dinamikak, sormena, pentsamendu bisuala, coaching-a, PNL, ikuspegi sistemikoa, U teoria, Gestalt eta mindfulness-, talde bakoitzak behar dituen dinamikak egokitzen ditugu.

  • Komunikazioa eta dokumentazioa

    Prozesuaren komunikazioa lantzen dugu. Eta elkarrekin bizi eta jorratutakoa sendo plazaratzen laguntzen dizugu.

    Komunikazio eraginkorra. Argia eta egokia. Esentzia komunikatiboa eta mezu gakoak bilatuz. Ahalik eta modu errazenean. Hizkuntza bisuala erabiliz. Gure estilo propioarekin.

  • Prestakuntza

    Gure ezagutza partekatzen dugu, elkarri eman eta elkarrekin ikasteko espazioetan.

    Prestakuntza-programen eta praktikan eta esperientzietan oinarritutako saioen bidez. Oinarri teoriko bat bermatuz. Azaleratu daitekeenarekiko jarrera irekia izanez eta betiere planteamendu malguak proposatuz. Gai jakinetan erreferenteak eta inspiragarriak diren pertsonekin lankidetzan.

 

Lengoaia eta formatu argi, bisual eta erakargarria duten agiri eta txostenak idatzi eta egokitzen ditugu. 

Taldeen bidelagun gara haien erronka eta prozesuetan. 

Horrekin guztiarekin gure bezeroen beharrei erantzun ematea dugu helburu; eta, bestetik, gure proiektu propioak edo/eta partekatuak irudikatu eta egikaritzeko bidea ere bada. 

 

03. Lanak

19 urtek askorako ematen dute.

Gure lehen urratsak Agenda 21aren eskutik eman genituen. Orduz geroztik iraunkortasuna eta parte hartzea gure esentziaren parte dira. 

Urte horietan zehar proiektu bakoitzarekin ikasi eta eboluzionatu egin dugu. 

Eta gaur fokua pertsonen, taldeen edo erakundeen arteko sorkuntza kolektiboan jarria daukagu, gure inguruan izan, egon eta egiteko modu gisara ulertuta.  

Hona hemen gure lanetako batzuk.

  • Tolosako Herritarren Deliberazio Batzarra: fazilitazioa eta dokumentazio grafikoa.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Elkarteen Foroa eta Herritarren Partaidetzarako Gizarte Kontseilua: baterako diseinua eta fazilitazioa.
  • TopaGune, UIK Udako ikastaroak: udako hainbat ikastaroren dimentsio parte-hartzailea diseinatzea.
  • Herritarren parte-hartzeari buruzko prestakuntza ad-hoc hainbat erakunderentzat: EHU, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Nafarroako Gobernua, Asmoz Fundazioa, Novia Salcedo Fundazioa, hainbat udal, hirugarren sektoreko erakundeak...
  • Foru Aldundiak sustatutako Gipuzkoako Elkarteen Foroa elkarrekin diseinatzea eta erraztea.
  • Tolosako Udaleko "Komunitatea eta Gobernantza" udal sail berriaren oinarriak elkarrekin sortzea.
  • Iruñeko Udalaren herritarren partaidetzaren gaineko erregelamendu berria idazteko KoLaborategiaren diseinua eta fazilitazioa. 
  • DSS2016EUko boluntariotza programa: "DSS2016EUra batzeko modu bereziak" elkarrekin sortzeko eta Boluntariotza Espazioa diseinatu eta dinamizatzeko prozesua erraztea, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren bulegoarekin.
  • Demokrazia zuzena Donostian: eztabaida sozialaren diseinu eta dinamizazioa. Donostiako Udala (Gipuzkoa).
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren "Herritarrekin sarea": herri handien taldeak partekatutako lanketaren diseinua eta dinamizazioa. 
  • Zarauzko parte-hartze ereduaren definizio parte-hartzailea. Zarauzko Udala (Gipuzkoa).
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren partaidetzazko aurrekontuak: eredua diseinatzeko barruko parte-hartze prozesua. Gipuzkoako Foru Aldundia (Gipuzkoa).
  • Gasteizko gazteak European Green Capital 2012 ekimenaren 10. urteurrenean: hausnarketa eta sorkuntza kolektiboko prozesua diseinatzea eta erraztea.
  • Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen lehenengo, bigarren eta hirugarren programak egiten parte hartzea, IHOBErekin.
  • Herritarrei zuzendutako klima-aldaketari buruzko baliabideen barne-inbentarioa egitea, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat.
  • "Zientziaren eta kudeaketaren arteko zubiak eraikiz Urdaibaiko Biosfera Erreserban" parte-hartze prozesua, EHUrekin lankidetzan.
  • Legazpiko Tokiko Agenda 21aren Foroaren dinamizazioa.
  • Gipuzkoa Naturaldiaren diseinuan eta garapenean parte hartzea, eta baliabideen katalogoa egitea.
  • Vitoria-Gasteizko Nekazaritzako Elikagaien Estrategia modu parte hartzailean osatzeko prozesuan lankidetza teknikoa. 
  • Euskadiko Biodibertsitate Estrategia 2030 parte hartzearekin osatzeko ibilbidean lankidetza.
  • Rio+20 Nazioarteko Konferentziari buruzko Koaderno Estrategikoa prestatzea. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa.
  • Tokiko Agenda 21aren diseinua eta garapena honako udalerri eta eskualdeetan: Mungia (Bizkaia), Arrieta (Bizkaia), Aguraingo Kuadrilla (Araba), eta Baztan, Bortziriak, Malerreka, Mendialdea, Puente la Reina-Gares, Castejon, Valtierra eta Erronkari eta Zaraitzuko Haranak (Nafarroa).
  • Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berrikustea: herritarren partaidetza foroak diseinatzea eta dinamizatzea, diagnostiko- eta aurrerapen-faseetan.
  • Ordiziako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aurrerakina: herritarren partaidetza prozesuaren diseinua eta fazilitazioa. 
  • Espazio publiko desberdinak elkarrekin diseinatzeko parte-hartze prozesuak: Beasaingo Erauskin plaza, Bergarako San Martin Agirre plaza, Legazpiko Kale Nagusia, Tolosako Zumarditxikia...
  • Paisaiaren Ekintza Planak egiteko lankidetza teknikoa, udalerri desberdinetan: Jundiz (Gasteiz), Abanto-Zierbana, Oñati, Asparrena, Zestoa.
  • Tolosako (Gipuzkoa) Amarotz auzorako lehentasunezko dotazio eta ekipamenduak auzo-galdeketa baten bitartez eztabaidatu eta hautatzeko prozesua.
  • “Pasaiako Portuko zerbitzugunea antolatzeko Plan Bereziaren berrikuspen dokumentazioaren Hasierako onarpen-agiria” inplikatutako eragileekin aurkeztu eta alderatzeko prozesua.  
  • Tolosako San Esteban auzoa biziberritzeko hasierako proposamena herritarrekin sozializatu, kontrastatu eta aberasteko prozesuaren diseinu eta dinamizazioa (Gipuzkoa).
  • Amurrioko hiri antolamendurako plan orokorraren berrikusketan Diagnosi faseko herritarren parte-hartze prozesuaren diseinu eta dinamizazioa. Amurrioko Udala (Araba).
  • Arrietako hirigintza planeamenduaren berrikusketa prozesuan herritarren parte-hartze prozesuaren diseinu eta dinamizazioa. Arrietako Udala (Bizkaia).
  • Hirigintza eta herritarren parte-hartzeari buruzko formakuntza LHIEErekin. Eusko Jaurlaritza. 
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekintza Komunitarioko markoa: sortze- eta diseinu grafikoaren prozesuan laguntzea.
  • Mundu bat Asteasun, kulturen arteko bizikidetzarako zubiak sortuz: diseinuan eta fazilitazioan laguntzea.
  • Donostia Lagunkoia: prozesuaren talde eragileari laguntza ematea ibilbidea eginez, Donostiako Udalarekin batera.
  • "Hariak: Gipuzkoako estrategia bakardadeen aurrean" oinarrizko dokumentua idazteko lankidetza-prozesuan laguntzea, Adinberri Fundazioaren ekimenez.
  • Memoria historikoari buruzko hausnarketa-prozesuaren fazilitazioa, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta lurraldeko eta elkarte memorialistekin.
  • Iruñeko Plazara! gizarte-ekipamendu berriaren funtzionamendua eta kudeaketa-eredua definitzeko partaidetza prozesuan laguntza teknikoa. 
  • Gasteizko (Araba) Adinekoen Zentro Soziokulturalen parte-hartze eredua definitzeko sorkuntza kolektiborako prozesua. 
  • Beasaingo gazte-lokalak: gaur egungo egoeratik abiatuz, etorkizuna elkarrekin marrazteko. Beasaingo Udala (Gipuzkoa).
  • EAErako aniztasun sexualaren eta genero-identitatearen inguruko lan-programaren sorkuntza kolektiboan eta gauzatze lanetan dinamizazioa. Eusko Jaurlaritza.
  • Gasteizko Udalaren Garapenerako Lankidetzaren Plan zuzendariaren elaborazio parte-hartzailea. 
  • Beterri-Buruntza (Gipuzkoa) eskualdeko gizarte- eta lurralde-eraldaketarako Nodoa diseinatzea, erraztea eta sistematizatzea.
  • Añanako eskualdean nekazaritza eta elikadura produktuak eraldatzeko zentru bat jartzeko asmoaren lanketa bertako ekoizleekin, Gatz Harana Fundazioarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan. 
  • Bertatik Bertara, elikagaien tokiko ekoizpena eta kontsumoa sustatzeko planean lankidetza, Uggasa, Urola Garaiko Garapen Agentziarekin (Gipuzkoa). 
  • Urola Garaiko ekintzaileen elkar-ezagutzarako eta elkarren arteko sinergiak errazteko tailerren diseinua eta dinamizazioa: Sortzen Foroa. Uggasa, Urola Garaiko Garapen Agentzia (Gipuzkoa). 
  • Bizkaiko Lankidetzarako IV. Gida Plana elkarrekin sortzea.
  • Getariako Elkanoren Lehorreratzearen inguruko prozesu parte-hartzailea elkarrekin diseinatzea eta erraztea.
  • Gasteiz Antzokia eta Euskararen Etxea diseinatzeko prozesu kolektiboa, Lazarraga Kultur Elkartearekin (Araba).
  • Gipuzkoako Haurtxokoen eta Gaztelekuen parte-hartze ereduari buruzko gogoeta, lurraldeko udalerrietako teknikari eta hezitzaileekin.
  • Euskararen normalizaziorako erabilera plana osatu eta alderatzeko barruko prozesuaren fazilitazioa, Gipuzkoako Foru Aldundian.
  • Eskolako Agenda 21 programa berrikusi eta eguneratzeko prozesuaren fazilitazioa, Ingurugelen eta Eusko Jaurlaritzaren gidaritzapean. 
  • Durangoko Azokaren definizio estrategikoa: lanketa parte hartzailea, Durangoko Gerediaga Elkartearekin. Gerediaga Elkartea (Durango, Bizkaia).
  • EAEren iraunkortasunerako Ingurumen-Hezkuntzako Plana osatzea. Eusko Jaurlaritza.
  • Hainbat Emakume-Etxe elkarrekin sortzeko prozesu diseinatu eta erraztea, udalerrietako emakume, erakunde eta udalekin: Getxo, Zarautz, Portugalete, Astigarraga.
  • Haur, nerabe eta gazteen artean indarkeria matxistaren aurkako prebentzioa lantzeko Gipuzkoako udaletako berdintasun eta gazteria teknikarien arteko lankidetza-egitasmoaren fazilitazioa. 
  • GUNEA, Gipuzkoako berdintasunerako arloan partaidetza eta interlokuziorako Foru Aldundiak sustatutako espazioaren dinamizazioa. 
  • "Erosketa eta kontratazio publiko berdea Euskadin 2005-2020, historia arrakastatsua" dokumentua idaztea IHOBErentzat.
  • Jardunaldi desberdinen fazilitazio grafikoa, erakunde anitzekin: Bai Euskarari!, Gasteizko Udala, Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegia, Naturklima...
  • Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Arautzeko Egitamu berriaren argumentariorako, eskuorrirako eta paneletarako edukien idazketa. 
  • 2050erako Klima-aldaketaren Euskadiko Estrategiaren txosten egokitua idaztea, Eusko Jaurlaritzako ingurumen hezkuntzako ekipamenduetako profesionalei zuzenduta. 
  • Eraikuntzako eta eraispenetako hondakinen inguruan Eusko Jaurlaritzak dituen lan-ildoei buruzko dibulgaziorako txostenaren diseinua eta prestaketa. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa.
  • "KOMUNIKA. Komunikaziorako gida praktikoa Tokiko Agenda 21ean": Udalsarea 21eko udalerriekin batera txostenaren definizio eta idazketa. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa.
  • "Partaidetzak aztarna utzi du. EcoEuskadi 2020" txostena. Eusko Jaurlaritza.
  • Artepan-Gasteizko taldeari etengabeko hobekuntza eta berrikuntzako programan laguntzea.
  • Bai Euskarari Elkartearen esparru estrategikoa elkarrekin sortzea eta lantaldea indartzea.
  • Azpeitiko Ingurugiro Etxeko lantaldearekin lan prozesua, barruko antolaketa eta museoaren etorkizuneko estrategia definitzeko.
  • Salbatore Hoteleko lantaldearekin barne-gogoetarako jardunaldiaren garapena. 
  • Gipuzkoa Sarean: eskualdeetako fazilitadoreen formakuntza prozesuan herritarren parte-hartzearen inguruko formazioa eta coachinga. Gipuzkoako Foru Aldundia (Gipuzkoa).
  • “Partaidetzaren sustapena estrategia eta egiteko modu gisa: zenbait gako” hausnarketa eta trebakuntza prozesua Gasteizko Adinezkoentzako Zentro Soziokulturaletako profesionalen taldearekin.