Sorkuntza kolektiboari bizia ematen diogu

01. Gu

Ibilian dabilen tandema gara.

2003. urtean ekin genion.

Gaur sorkuntza kolektiboan sinesten dugu, eraldaketarako motor gisara.

Eskarmentua, ilusioa eta irekitasuna uztartuz. 

Konfidantzaz, tentuz eta profesionaltasunez, elkarrekin sortzea gustuko dugu.

 

02. Egiten duguna

Talde-lana sustatzen laguntzen dugu elkarrekin hausnartzeko, parte hartzea ahalbidetzeko edota elkarrekin egitasmoak sortzeko.

  • Diseinua

    Talde-lana zehazten laguntzeko  tailerrak, topaketak, hausnarketak, plangintzak, talde-diagnosiak, arazo-miaketak... irudikatzen ditugu. Arretaz entzun eta behatzen dugu, beharra ondo jasotze aldera.

    Erronka partekatu bat definituz, gure egiten dugu. Irudimena eta sormena lagun. Ondoren ibilbidea eta eman beharreko urratsak zehaztu eta marrazteko. Ahalik eta ikuspuntu zabalenarekin.

  • Fazilitazioa

    Konfiantzazko espazioak sortuz erakunde, talde eta pertsonek garatu nahi dituzten prozesuetan haien bidelagun izaten gara.

    Presente egonez. Arlo desberdinetan dugun ezagutzari esker -  talde-dinamikak, sormena, pentsamendu bisuala, coaching-a, PNL, ikuspegi sistemikoa, U teoria, Gestalt eta mindfulness-, talde bakoitzak behar dituen dinamikak egokitzen ditugu.

  • Komunikazioa eta dokumentazioa

    Prozesuaren komunikazioa lantzen dugu. Eta elkarrekin bizi eta jorratutakoa sendo plazaratzen laguntzen dizugu.

    Komunikazio eraginkorra. Argia eta egokia. Esentzia komunikatiboa eta mezu gakoak bilatuz. Ahalik eta modu errazenean. Hizkuntza bisuala erabiliz. Gure estilo propioarekin.

  • Prestakuntza

    Gure ezagutza partekatzen dugu, elkarri eman eta elkarrekin ikasteko espazioetan.

    Prestakuntza-programen eta praktikan eta esperientzietan oinarritutako saioen bidez. Oinarri teoriko bat bermatuz. Azaleratu daitekeenarekiko jarrera irekia izanez eta betiere planteamendu malguak proposatuz. Gai jakinetan erreferenteak eta inspiragarriak diren pertsonekin lankidetzan.

 

Lengoaia eta formatu argi, bisual eta erakargarria duten agiri eta txostenak idatzi eta egokitzen ditugu. 

Taldeen bidelagun gara haien erronka eta prozesuetan. 

Horrekin guztiarekin gure bezeroen beharrei erantzun ematea dugu helburu; eta, bestetik, gure proiektu propioak edo/eta partekatuak irudikatu eta egikaritzeko bidea ere bada. 

 

03. Lanak

14 urtek askotarako ematen dute.

Gure lehen urratsak Agenda 21aren eskutik eman genituen. Orduz geroztik iraunkortasuna eta parte hartzea gure esentziaren parte dira. 

Urte horietan zehar proiektu bakoitzarekin ikasi eta eboluzionatu egin dugu. 

Eta gaur fokua pertsonen, taldeen edo erakundeen arteko sorkuntza kolektiboan jarria daukagu, gure inguruan izan, egon eta egiteko modu gisara ulertuta.  

Hona hemen gure lanetako batzuk.

  • Vitoria-Gasteizko Nekazaritzako Elikagaien Estrategia modu parte hartzailean osatzeko prozesuan lankidetza teknikoa. 
  • Legazpiko Tokiko Agenda 21aren Foroaren dinamizazioa, 2006. urteaz geroztik. Legazpiko Udala (Gipuzkoa).
  • Euskadiko Biodibertsitate Estrategia 2030 parte hartzearekin osatzeko ibilbidean lankidetza.
  • EAEko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen 1go eta 2. programaren definizioan parte hartze aktiboa. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa.
  • Rio+20 Nazioarteko Konferentziari buruzko Koaderno Estrategikoa prestatzea. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa.
  • Tokiko Agenda 21aren diseinua eta garapena honako udalerri eta eskualdeetan: Mungia (Bizkaia), Arrieta (Bizkaia), Aguraingo Kuadrilla (Araba), eta Baztan, Bortziriak, Malerreka, Mendialdea, Puente la Reina-Gares, Castejon, Valtierra eta Erronkari eta Zaraitzuko Haranak (Nafarroa).
  • Iruñeko Udalaren herritarren partaidetzaren gaineko erregelamendu berria idazteko KoLaborategiaren diseinua eta fazilitazioa. 
  • DSS2016EUra batzeko modu bereziak: ko-sorkuntzarako prozesuaren fazilitazioa. Donostia / San Sebastián 2016, Europako Kultur Hiriburua (Gipuzkoa).
  • DSS2016EUko boluntariotza programa: Boluntariotza Espazioaren diseinua eta dinamizazioa. 
  • Demokrazia zuzena Donostian: eztabaida sozialaren diseinu eta dinamizazioa. Donostiako Udala (Gipuzkoa).
  • Gipuzkoako Herritarrekin sarea: herri handien taldeak partekatutako lanketaren diseinua eta dinamizazioa. Gipuzkoako Foru Aldundia (Gipuzkoa).
  • Zarauzko parte-hartze ereduaren definizio parte-hartzailea. Zarauzko Udala (Gipuzkoa).
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren partaidetzazko aurrekontuak: eredua diseinatzeko barruko parte-hartze prozesua. Gipuzkoako Foru Aldundia (Gipuzkoa).
  • Hainbat eragileei zuzendutako prestakuntza pertsonalizatua herritarren parte-hartzearen inguruan: Parte-Hartuz, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Nafarroako Gobernua, Asmoz Fundazioa, Novia Salcedo Fundazioa, Udalak...
  • Nola landu parte-hartzea ikastetxeetan? Gida praktikoa. Gasteizko Udala (Araba). 
  • Ordiziako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aurrerakina: herritarren partaidetza prozesuaren diseinua eta fazilitazioa. 
  • Jundizko (Vitoria-Gasteiz) Paisaiaren Ekintza Plana osatzeko prozesuan lankidetza teknikoa. 
  • Tolosako (Gipuzkoa) Amarotz auzorako lehentasunezko dotazio eta ekipamenduak auzo-galdeketa baten bitartez eztabaidatu eta hautatzeko prozesua.
  • “Pasaiako Portuko zerbitzugunea antolatzeko Plan Bereziaren berrikuspen dokumentazioaren Hasierako onarpen-agiria” inplikatutako eragileekin aurkeztu eta alderatzeko prozesua.  
  • Gasteizko Hiri Antolamendurako Planaren berrikusketan, parte-hartzeko herritarren foroein diseinua eta dinamizazioa (Araba).
  • Tolosako San Esteban auzoa biziberritzeko hasierako proposamena herritarrekin sozializatu, kontrastatu eta aberasteko prozesuaren diseinu eta dinamizazioa (Gipuzkoa).
  • Loiolako Lorategi Hiria leheneratzeko lanketa eta eztabaida hiritarrekin. Donostiako Udala.
  • Amurrioko hiri antolamendurako plan orokorraren berrikusketan Diagnosi faseko herritarren parte-hartze prozesuaren diseinu eta dinamizazioa. Amurrioko Udala (Araba).
  • Arrietako hirigintza planeamenduaren berrikusketa prozesuan herritarren parte-hartze prozesuaren diseinu eta dinamizazioa. Arrietako Udala (Bizkaia).
  • Hirigintza eta herritarren parte-hartzeari buruzko formakuntza LHIEErekin. Eusko Jaurlaritza. 
  • Eskolako Agenda 21 programa berrikusi eta eguneratzeko prozesuaren fazilitazioa, Ingurugelen eta Eusko Jaurlaritzaren gidaritzapean. 
  • Gipuzkoa Naturaldiaren diseinu eta hasierako garapenean lankidetza.
  • Durangoko Azokaren definizio estrategikoa: lanketa parte hartzailea, Durangoko Gerediaga Elkartearekin. Gerediaga Elkartea (Durango, Bizkaia).
  • 2013-2014 ikasturterako EAEko ikastetxeei dagokien Eskolako Agenda 21 programaren konpromiso eta proposamenen bilduma-txostena idaztea. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa.
  • Atzerriko familiak Arabar Errioxako ikastetxeetan. Denon Eskola Arabarekin batera atzerriko familiei zuzendutako Harrera Plana egitea. Denon Eskola Araba (Araba).
  • EAEren iraunkortasunerako Ingurumen-Hezkuntzako Plana osatzea. Eusko Jaurlaritza.
  • Gasteiz Antzokia modu kolektiboan diseinatzeko prozesua. Gasteizko Udala (Araba). 
  • Añanako eskualdean nekazaritza eta elikadura produktuak eraldatzeko zentru bat jartzearen inguruko asmoaren lanketa bertako ekoizleekin, Gatz Harana Fundazioarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan. 
  • Bertatik Bertara Ekintza Plana 2014-2016 eta lankidetza haren garapenean. Uggasa, Urola Garaiko Garapen Agentzia (Gipuzkoa). 
  • Berako merkataritzaren ekintza plana modu kolektiboan eraikitzeko parte-hartze prozesua. Berako Udala (Nafarroa).
  • Urola Garaiko ekintzaileen elkar-ezagutzarako eta elkarren arteko sinergiak errazteko tailerren diseinua eta dinamizazioa: Sortzen Foroa. Uggasa, Urola Garaiko Garapen Agentzia (Gipuzkoa). 
  • Merkataritza berdearen Gida. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. 
  • Iruñeko Plazara! gizarte-ekipamendu berriaren funtzionamendua eta kudeaketa-eredua definitzeko partaidetza prozesuan laguntza teknikoa. 
  • Donostia Lagunkoia Hiri Plana osatzeko parte-hartze prozesuaren diseinua eta garapena eta exekuzioan lankidetza teknikoa. Donostiako Udala (Gipuzkoa).
  • Gasteizko Adinekoen Zentro Soziokulturalen parte-hartze eredua definitzeko sorkuntza kolektiborako prozesua. Gasteizko Udala (Araba).
  • Beasaingo gazte-lokalak: gaur egungo egoeratik abiatuz, etorkizuna elkarrekin marrazteko. Beasaingo Udala (Gipuzkoa).
  • EAErako aniztasun sexualaren eta genero-identitatearen inguruko lan-programaren sorkuntza kolektiboan eta gauzatze lanetan dinamizazioa. Eusko Jaurlaritza.
  • Gasteizko Udalaren Garapenerako Lankidetzaren Plan zuzendariaren elaborazio parte-hartzailea. Gasteizko Udala (Araba).
  • GUNEA, Gipuzkoako berdintasunerako arloan partaidetza eta interlokuziorako Foru Aldundiak sustatutako espazioaren dinamizazioa. 
  • Salbatore Hoteleko lantaldearekin barne-gogoetarako jardunaldiaren garapena. 
  • Gipuzkoa Sarean: eskualdeetako fazilitadoreen formakuntza prozesuan herritarren parte-hartzearen inguruko formazioa eta coachinga. Gipuzkoako Foru Aldundia (Gipuzkoa).
  • “Partaidetzaren sustapena estrategia eta egiteko modu gisa: zenbait gako” hausnarketa eta trebakuntza prozesua Gasteizko Adinezkoentzako Zentro Soziokulturaletako profesionalen taldearekin.
  • Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Arautzeko Egitamu berriaren argumentariorako, eskuorrirako eta paneletarako edukien idazketa. 
  • 2050erako Klima-aldaketaren Euskadiko Estrategiaren txosten egokitua idaztea, Eusko Jaurlaritzako ingurumen hezkuntzako ekipamenduetako profesionalei zuzenduta. 
  • Eraikuntzako eta eraispenetako hondakinen inguruan Eusko Jaurlaritzak dituen lan-ildoei buruzko dibulgaziorako txostenaren diseinua eta prestaketa. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa.
  • KOMUNIKA. Komunikaziorako gida praktikoa Tokiko Agenda 21ean: Udalsarea 21eko udalerriekin batera txostenaren definizio eta idazketa. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa.
  • Partaidetzak aztarna utzi du. EcoEuskadi 2020: partaidetza txostena. Eusko Jaurlaritza.